Nafarroa Etorbideko trafiko ardurak

Adierazpen honen bidez, Arrasateko herritarrei Nafarroa Etorbideko trafikoarekin gertatzen ari denaren berri eman nahi diegu.

Joan den uztailaren 1ean, Nafarroa Etorbideko auzokoak udaletxeko ordezkariekin bildu ginen gure desadostasuna adierazteko. Etorbide honetan garraioaren gehikuntza behatu ondoren, ibilgailuen zirkulazioa areagotu zela ohartu ginen.

Gainera, kontuan hartzekoa da etorkizun hurbil batean etorbide honetan musika eskola eta hainbat kultura tailer egingo diren beste edifizio bat zabalduko dituztela. Irekiera berri hauekin batera oinezkoen trafikoa areagotu egingo da etorbide honetan. Oso arriskutsuak iruditzen zaizkigu udaletxeak egin nahi dituen aldaketa urbanistikoak.

Aldaketa hauek, Nafarroa Etorbidean garraio karga handitzea dakarte eta honekin batera arriskua, zarata eta kutsadura nabarmenki areagotuko dira. Egunean 450-500 bat autobus pasatzen dira etorbide honetatik, baita kotxe ugari ere. Eta hori gutxi balitz, udaletxeak Hotel Mondragón atzealdean autobus geltoki bat egitea erabaki du, hiritarroi inongo informaziorik eskaini gabe, honek errepideko garraioa astunagoa izatea ondorioztatuko du.

Bilera hartan, udalak, gure ardura kontuan harturik, urrian beste bilera batera joateko deituak izango ginela adierazi zigun. Azaroa bukaeran gaude, eta oraindik ez dugu haien berririk izan. Gainera, jakinean gaude udaletxea gurea ez den beste auzoetako ordezkariekin biltzen ari dela erdikaldean nahi diren aldaketen proposamenak adierazteko (eztabaidatzeko).

Bidegabekeri hutsa iruditzen zaigu ezarri diguten trafiko gehikuntza. Eta zentzugabekeria iruditzen zaigu baita udaletxeak gure kezka kontuan ez hartzea.

Bestalde, egindako bileran trafikoa arintzeko proposamenak aurkeztu genituen, haien artean trafiko norabidea banatzea, norabide bat Nafarroa Etorbidetik bideratzea eta kontrakoa Zerrajera kaletik.

Besterik gabe, hiritar bezala gure ardura kontuan hartzea eskatzen dugu .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude