Arrazoibideak

ETORKIZUNA: PERTSONA erdigunean jarriz, arrasatearron Bizi kalitatea hobetzea gura dugu. Arrasate herri atseginagoa bihurtzeko aisialdirako, harremanak izateko, osasuntsu bizitzeko espazioak eraikiko ditugu.


PANDEMIA: pandemiak alderdi asko berriz diseinatzera behartu gaitu, baita MUGIKORTASUNA ere: Ekobulebarra diseinatu zen unetik gaur arte, motorrezko ibilgailuak eremu publikoa okupatzen joan dira. Herritarrentzako espazioak berreskuratuko ditugu Arrasate bizitzeko atseginagoa bihurtzeko.


INBERTSIO PUBLIKOA: Orain da unea gelditzeko, hausnartzeko, ekarpenak eta ideiak jasotzeko, BIRPLANTEATZEKO eta MALGUAK IZATEKO. Hirigintzan diru publikoa xahutu beharrean, beste arlo batzuetan behar dugu: gizarte-arloetan, laguntza ekonomikoetan…
Urtero ezin ditugu horrelako obrarik egin.
Konfrontaziorik gabe, oposizioari, auzokoei, ostalariei, elkarteei edo herritarrei entzun behar zaie tamaina horretako obra bat gauzatu edo erabaki aurretik.
“Hasi denez ezin da gelditu” edo “duela x urte aurreikusita eta lizitatuta zegoena egiten dugu” bezalako argudioek ez dute balio.