1.- Garibai-Biteri, motordun zirkulazio gabeko esparru
a) Oinezkoentzat+Bidegorria (Aldedi Barne)
b) Espazio publiko ludikoa (Garibai+Biteri): paseoa, jokoak, kultura-jarduerak, kirol-jarduerak (Atletismoa…, hainbat erakustaldi)
c) Iturbide Egoitza: aire libreko berdegune duina, soberako espazioarekin.
2.- Autobus geltoki estalia SABAIAREKIN LAUBIDEN, Jose Mª Arizmendiarrieta plazan

Ez dugu linea-busik izango, Kabiako biribilgunetik Kontzezinoraino.
3.- NAFARROA ETORBIDEKO ERREIA

a) Norabide bakarreko errei bat (Aretxabaletarantz) eta Bidegorri bat izango ditu.
b) Kulturola + Juan Arzamendi Musika Eskola: pertsona askoren sarrera eta irteera denez, gehienak haurrak, ARRISKU eremu bat da, eta, beraz, gehieneko abiadura 20 km/h-koa izango da.
4.- ZERRAJERA KALEKO ERREIA

Norabide bakarrekoa izango da (Bergararantz) eta bidegorri bat izango du. Zirkulatu beharreko gehieneko abiadura ere 20 km/h-koa izango da.
5.- Grupo San Juan

Aparkalekuak mantendu egingo dira.
6.- Bidegorri sare globala

a) Behin-behineko zatiak, espaloiak eta/edo errepideak partekatzen dituztenak.
b) Behin betiko zatiak edo jada eginda daudenak.